Mari Paz Sanchezen gutunari erantzuna
GUTUNA – Isabel Gonzalez eta Begoña Lizarralde (Asmube elkarteko pertsona talde baten izenean)
Uztailaren 6an eta 7an hainbat egunkaritan argitaratutako Mari Paz Sanchezen idatziari erantzunez:
Ziur zaude Asmube osatzen dugun 300 bazkideak zure baieztapenarekin ados gaudela?
Asmube elkarteko batzordekide eta lehendakari bezala ardura zintzoa dagokizu. Ardura hauetako lehena batzordeki-deak kontuan izatea da. Batzordekideei Asmube elkartearen izenean egin behar denaren berri eman behar zaie eta gurekin adostu, horretarako eskubidea baitugu.
Jakin, behintzat Asmubeko pertsona talde jakin bat ez gaudela batere ados zure argudioekin, gure bizipenak Asmubeko bazkide bezala oso bestelakoak izan baitira, oso baikorrak eta elkarlanekoak…
Bejondeizula, humanitate. Bejondeizula, Goierri.
– Isabel Gonzalez eta Begoña Lizarralde (Asmube elkarteko pertsona talde baten izenean)