Antzigarra Ataungo mendietan
Goierrin egun hauetan hotz handia egin du. Mendian tenperatura oso hotza ez bazen ere, Ataungo bailaratik igotzen zen haize hotzak, Sagastarri inguruan zegoen behe lainoa izoztu zuen, antzigarra sortuz. Zuhaitzak, zuhaixkak eta belarra izotz geruza batekin estali ziren eta mendiaren ipar ertza, Ataun aldera ematen duena, zuri zuri zegoen.