Legazpi 1.624 hur eta bi irabazle
Juan Mari Legorbururentzat eta Miriam Frailerentzat izan da Ilinti merkatarien elkarteak antolatu duten lehiaketako saria. Elkarteko dendetan gastatzeko 1.000 euroko balea partekatu beharko dute biek. Cristina eta Sologaistoa dendetako erakusleihoetan ...
Juan Mari Legorbururentzat eta Miriam Frailerentzat izan da Ilinti merkatarien elkarteak antolatu duten lehiaketako saria. Elkarteko dendetan gastatzeko 1.000 euroko balea partekatu beharko dute biek. Cristina eta Sologaistoa dendetako erakusleihoetan jarrita egon diren edukiontzien artean zenbat hur zeuden asmatzea izan da lehiaketaren zioa. Biek ere, begi ona dutela erakutsi dute, bete-betean asmatu baitute 1.624 hur zeudela.