Olaberria

  • Kuttun elkarteak lau ikastaro antolatu ditu, haurrentzat

    Nork - Urr 2, 2012
    Kuttun guraso elkarteak hiru ikastaro antolatu ditu, Olaberrian, udazken-negu sasoirako. Ingelesa 3 urtetik gorako haurrentzat da (50 euro hilean), astearte eta ostegunetan. Irristaketa ostiralean hasiko da, lau urtetik gorakoentzat; , 12 saio dira (75...... + Irakurri
  • Bi sari nagusiak Bizkai aldera

    Nork - Urr 2, 2012
    «Arrakastatsua» gertatu da aurten ere Josetxo Imazen Oroimenezko XII. proba, Goierriko korrika lasterketa herrikoi jendetsuena. Angel Perez Pululu Txindoki atletismo taldeko kidearen arabera, beste urte batez giroa lagun izango du probak, eta horrek partaidetza kopuruari eustea...
  • Joxe Begiristain: «Bake epaitegiak kendu nahi dituzte, eginkizuna berriz udalei emateko»

    Nork - Ira 28, 2012
    Herriko bake epaile 17 urte izan ostean, kargua uztera doa Joxe Begiristain (Ataun, 1961). Erregistro zibila euskaraz egiten, liburuak digitalizatzen edo epaitegia espazioz bereizten aritzeaz gain, «zuzeneko eta gertuko zerbitzua» nabarmendu du, herriarentzat «garrantzitsua». Kezkati da,...
  • Gaztea karting kopako finalak igandean dira

    Nork - Ira 27, 2012
    Igandean, 18:00etan hasita, Gaztea irratiaren karting kopako finala jokatuko da. 308 partaidetik 30 sailkatu dira, bi asteburutan. Hiru finalaurreko jokatuko dira lehenik. 12 birako hiru lasterketa jokatuko dira. Ondoren, multzo bakoitzeko hiruna onene...... + Irakurri
  • Grebara, eguneroko orduan

    Nork - Ira 27, 2012
    Goizeko 05:30ak dira. Egunak ez du argitu oraindik eta termometroak 11 gradu markatzen ditu. Jendea biltzen hasi da Bernedoeneko aparkalekuan, Beasainen. Askorentzat normalean baino lehenago jo du iratzargailuak; beste asko eguneroko ordu beretsuan jaiki dira. Baina...
  • Murrizketen aurkako grebak erantzun zabala izan du Goierrin

    Nork - Ira 27, 2012
    Euskal gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrak jarraipen zabala izan du Goierrin. Murrizketen kontrako mobilizazioak eskualdeko sektore guztiei eragin die, eta sindikatuen arabera, %90etik gorakoa izan da grebak Goierrin izan duen jarraipena, «ia erabatekoa». Azpimarratzekoa izan da...
  • Greba jarraipen zabala izaten ari da Goierrin

    Nork - Ira 26, 2012
    Baliabideak: • • • Ikusi Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan grebari atxikimendua agertu dioten enpresen zerrenda • • • Ikusi argazki galeria • • • Ikusi goizeko kronika Lotutako albisteak • • • GOIERRIKO HITZA-K BAT...
  • Legazpiarrek Urola eta Urtatza errekak garbitu dituzte

    Nork - Ira 22, 2012
    420 kilo zabor jaso dute gaur legazpiarrek Urola eta Urtatza erreketan. Aurreko urteetako Erreka Egunetan baino gutxiago. Zaborra Euskal Herria plazan, Plazaolan, Urtatzan eta Olaberrian ikusgai jarri dute, herritarrak ingurumena garbi mantentzearen ga...... + Irakurri
  • Gaztea Karting Kopako bigarren jardunaldia

    Nork - Ira 21, 2012
    Gaztea irratiaren Karting Koparen bigarren jardunaldia gaur-biharretan jokatuko da, 18:00etatik aurrera, Olaberriko zirkuituan. Lehengo astean 150 lagunek parte hartu zuten. Gidari bakoitzak bi txandatan aritzeko aukera du. Izena emateko modua badago o...... + Irakurri
  • Goierriko hainbat lantegik bat egin dute jada hilaren 26ko grebarekin

    Nork - Ira 21, 2012
    Goierriko hainbat enpresak eta lantegik bat egin dute dagoeneko hilaren 26rako egindako greba deialdiarekin. ELA eta LAB sindikatuak elkarrekin agertu ziren atzo prentsaren aurrean, eta orain arte asanblada edo bozketa egin duten enpresa guztietan, langileek grebaren...

Send this to friend