Beasain-Lagun Onak eta Sodupe-Ordizia partidak asteburuan
GOIERRI // Hirugarren Mailako futbol taldeei dagokienean, Beasainek Loinatz zelaian jokatuko du larunbatean, 17:00etan, Lagun Onak taldearen aurka. Aurreko jardunaldian Santurtziri 1-0 irabazita, sailkapenean 8. postura igo dira beasaindarrak. Besta...
GOIERRI // Hirugarren Mailako futbol taldeei dagokienean, Beasainek Loinatz zelaian jokatuko du larunbatean, 17:00etan, Lagun Onak taldearen aurka. Aurreko jardunaldian Santurtziri 1-0 irabazita, sailkapenean 8. postura igo dira beasaindarrak. Bestalde, Ordiziak Sodupen jokatuko du igandean, 18:15ean. Pasa den asteburuan Bermeoren aurka bana berdinduta, sailkapenean postu bat egin dute gora; 18. postuan daude orain.