Txikizioa Aralarren
GUTUNA – Joxepa Madariaga Irastortza (Zaldibia)
Aizue! Hau ez da posible! Nola liteke? Aralar txikitzen ari dira makinak, txi-ki-tzen!!! Bidezidorrak bihurtu bide, errepide, eta autoak hor dabiltza gora eta behera.
Badatoz, badatoz hauteskundeak eta oraintxe geratu gara umezurtz, gure lur-ama, ustez, defendatuko duen alderdi politiko abertzale bakar bat gabe. EH Bilduk ere, Aralar merke saldu du. Hau etsipena!!!
–Joxepa Madariaga Irastortza.