Udaberriko zantzua, ilar berria hasi da
Ibarrako Montesenekoek lehen ilarra ekarri dute. Ospakizun eguna izan da Lazkaoko Atienza-Artolaren postuan. Neguko eskaintza pixkanaka urritzen ari da. Ximon Aizpuruk etortzeari utzi dio.
Ernaiko gazteak AHTaren aurka
Ataunen AHTaren aurkako eguna antolatu du Ernai gazte antolakundeak.
Euritearen ondorioak Goierrin
Oria ibaiak gainezka egin du Ordizian Tximistako pasabidean. Ataunen ere Agauntza erreka ibilgutik irten da. Beasaingo Udalak gomendatu du Ezkiaga etorbidean dauden garajeetatik ibilgailuak ateratzeko.
Herria Bidelagun ezagutu du kataluniar talde batek
Kataluniako Pirinio inguruetako 20 bat kide Legorretan izan dira egunotan Herria Bidelagun programaren nondik norakoak ezagutzeko. Beraiek helburu bera duen beste programa bat dute martxan, Vincles izenekoa
Lintxek inauteria ekarri du Legazpira
Legazpiko eskolek kalejira egin dute gaur arratsaldean. Euskal Herria plazan bukatu dute. Lintx ere hara gerturatu da, eta asteburu osoko festari hasiera eman diote
Lortek zentro teknologikoa bisitatu du goizean Urkulluk
Kooperatibaren historia eta zentroko instalakuntzak ezagutu ditu lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera.
Goierri Valley elkarteak 2024ko kudeaketa plana eta aurrekontua onartu ditu
471.257 euroko aurrekontua izango du. Hiru proiektu nabarmendu dituzte: Hub 4.0 laborategia sendotzea, nazioartekotzea eta enpresen egituraren balioaren azterketa lankidetzan egitea.
Goierriko Zentro Sozialistaren auzian epaitutako zazpi gazteak absolbitu dituzte
Goierriko Zentro Sozialista egonkortzeko lanean jarraitzeko asmoa erakutsi dute.
Urtarrilaren 13ko Bilboko manifestaziora joateko autobusak Goierritik
Sarek manifestazioa antolatu du 'Konponbiderako giltza' goiburupean, urtarrilaren 13an Bilbon. Goierriko herri gehienetan autobusak antolatu dituzte. 16:00etan hasiko da La Casillatik, "euskal presoen bizikidetza eraikitzeko bidean, eta euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea ahalbidetu dadin" aldarrikatzeko mobilizazioa.
Foru Aldundiak 2024ko egutegiaren 40.000 ale banatuko ditu Gipuzkoa osoan
Opari itxurako edukiontzi erraldoi bat lurraldeko eskualde guztien barrena ibiliko da eta herritarrak egutegiaren bila irribarre batekin hurbiltzera gonbidatuko ditu.
Urko Etxebeste, Espainiako txapelketan bigarren
18 urtez azpikoen mailako 5.000 metroetan lortu du zilarrezko domina.
Trikitilarien topaketa egin dute Lazkaon
Lazkao Txiki Musika Eskolak antolatu duten Musikaldiaren barruan, trikitilarien topaketa egin dute gaur arratsaldean Lazkaon.
AGENDA. Ekitaldiak herriz herri
Goierriko talde feministek, emakume elkarteek eta hainbat udalek ekitaldi ugari antolatu dituzte Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Ikus herrietako agendak albiste barruan.
Lan eskaintza: bulego komertzialerako ingeniaria
Belauntzako Cadinox enpresak lan eskaintza berria jarri du martxan 'Proiektatu zure etorkizuna izarretara' lelopean. Ondoren, lan eskaintzaren informazio guztia.
Kixkurgune ireki dute: etxeko eta betiko jana, Txindoki azpian
Zaldibiako Goizane eraikinean dagoen Kixkurgune taberna-jatetxeak gaur ireki ditu ateak. Tokiko produktuekin egindako gastronomia tradizionala izango du ardatz
Gurutze Berriko lanengatik errepidea itxita dago
Lanak iraun bitartean, Goatsetik doan bidea hartu beharko da Berraunera iristeko.
Balloon Frame-ek '56 lerro' abestiaren bideoklipa kaleratu du
Calié gasteiztarrak eta Izzi Rainbow ordiziarrak osatzen dute rap bikotea. Ordiziako kaleetan grabatu dute bideokliparen zati bat.
Lehiakortasuna, produktu turistikoak eta promozioa, Goiturren planaren ardatzak
Hiru ardatz nagusi horiek dituen ekintza plana jarri du martxan turismo agentziak 2024rako.