Euskal Herriko emakumezkoen futbol kopako finalaurrekoa jokatuko dute Beasainen
Euskal Herriko emakumezko futbolari onenek parte hartuko dute Euskal Herriko Futbol Kopan, eta txapelketa horren finalaurrekoetako bat Beasaingo Loinaz futbol zelaian jokatuko da abuztuaren 26an. Reala eta Donibane Garaziko taldeen arteko irabazleak, L...
Euskal Herriko emakumezko futbolari onenek parte hartuko dute Euskal Herriko Futbol Kopan, eta txapelketa horren finalaurrekoetako bat Beasaingo Loinaz futbol zelaian jokatuko da abuztuaren 26an. Reala eta Donibane Garaziko taldeen arteko irabazleak, Lagunak eta Gasteizko Aurrera kanporaketako irabazlearen aurka jokatuko du Loinazen.
Partidako sarrera doan izango da, Euskal Herria Kirola eta Beasain Kirol Fundazioaren arteko hitzarmenari esker. Beasain Kirol Fundazioak “emakumezkoen arteko kirola sustatzeko” helburuarekin babestu du ekimena, eta kontuan izan ditu neska beasaindarrek futbolarekiko duten zaletasuna, gizartean izango duen eragina, eta txapelketan parte hartuko duten taldeen maila. Izan ere, Emakumezkoen Kopan, Athletic de Bilbao, Real Sociedad, Lagunak, Bilboko Abanto, Osasuna, Aurrera de Vitoria, Añorga eta Donibane Garazi taldeek parte hartuko dute.












