Autodefentsa tailerra egingo dute azaroaren 19an eta 20an
Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak autodefentsa tailerra antolatu du azaroaren 19 eta 20rako. Majori kiroldegian izango da, eta hilaren 11ra arte, gaur zortzira arte, eman daiteke izena 943 80 56 10 zenbakira deituta edota kaltuna@ordizia.org helbide...
Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak autodefentsa tailerra antolatu du azaroaren 19 eta 20rako. Majori kiroldegian izango da, eta hilaren 11ra arte, gaur zortzira arte, eman daiteke izena 943 80 56 10 zenbakira deituta edota kaltuna@ordizia.org helbide elektronikora idatzita. Azaroaren 19an 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara izango da ikastaroa, eta 20an 10:00etatik 14:00etara. Ikastaroaren prezioa 9 euro da, eta 15 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago.
Sexu erasoa zer den ezagutzea eta gizonenganako menpekotasuna sustatzen duten jarrera eta jokabideak identifikatzen laguntzea da ikastaroaren helburua.












