La Vila iazko txapelduna hartuko du etzi Ampo Ordiziak Altamiran
Espainiako Ohorezko Mailako errugbi ligaren 7. jardunaldia interesgarria dator oso. Joan den igandean Cajasol Cienciasi Sevillan irabazi eta gero, Ampo Ordiziak La Vila iazko txapelduna hartuko du etzi Altamira zelaian, 12:00etan. Iazko ligako lehen bi sailkatuen arteko partidak askorako eman dezake. La Vilak ez du garaipenik lortu ligako azken hiru partidetan, eta Ordizian punturik lortzen ez badu, gero eta urrutiago izango ditu sailkapeneko lehen postuak. Ampo Ordizia, berriz, bolada onean dago, eta Altamirako gotorlekuko giroa baliatu nahi du Mark Hewittek zuzendutako taldea atzean uzteko. Hiru laurdenekoan aldaketak Ampo Ordiziaren entrenatzaile Axio Arañaren iritziz, La Vilak «talde arriskutsua» izaten segitzen du. «Bolada txarra pasatzen ari dira, baina garbi dago dena ematera etorriko direla, eta azti ibiltzen ez bagara zulora joango gara, eta aurreko asteetako lana pikutara bidaliko dugu». Alacanteko taldea talde indartsu eta orekatua da, aurreko lerro ona dute, eta hiru laurdeneko azkar eta arriskutsua. «Jokalari izar batzuk galdu dituzte, baina indartu ere egin dira. La Vilari arnasa emango dion taldea gu ez izatea espero dugu». Akatsik ez egitea, eta zigor kolperik ez egitea da Arañak jokalariei aste honetan eman die mezua. Ordiziako taldean hiru laurdeneko lerroan aldaketak egongo dira, Perico Martinek eta Matias Tudelak ezingo baitute jokatu.
Espainiako Ohorezko Mailako errugbi ligaren 7. jardunaldia interesgarria dator oso. Joan den igandean Cajasol Cienciasi Sevillan irabazi eta gero, Ampo Ordiziak La Vila iazko txapelduna hartuko du etzi Altamira zelaian, 12:00etan. Iazko ligako lehen bi sailkatuen arteko partidak askorako eman dezake. La Vilak ez du garaipenik lortu ligako azken hiru partidetan, eta Ordizian punturik lortzen ez badu, gero eta urrutiago izango ditu sailkapeneko lehen postuak. Ampo Ordizia, berriz, bolada onean dago, eta Altamirako gotorlekuko giroa baliatu nahi du Mark Hewittek zuzendutako taldea atzean uzteko.
Hiru laurdenekoan aldaketak
Ampo Ordiziaren entrenatzaile Axio Arañaren iritziz, La Vilak «talde arriskutsua» izaten segitzen du. «Bolada txarra pasatzen ari dira, baina garbi dago dena ematera etorriko direla, eta azti ibiltzen ez bagara zulora joango gara, eta aurreko asteetako lana pikutara bidaliko dugu». Alacanteko taldea talde indartsu eta orekatua da, aurreko lerro ona dute, eta hiru laurdeneko azkar eta arriskutsua. «Jokalari izar batzuk galdu dituzte, baina indartu ere egin dira. La Vilari arnasa emango dion taldea gu ez izatea espero dugu».
Akatsik ez egitea, eta zigor kolperik ez egitea da Arañak jokalariei aste honetan eman die mezua. Ordiziako taldean hiru laurdeneko lerroan aldaketak egongo dira, Perico Martinek eta Matias Tudelak ezingo baitute jokatu.













