Urrelur feria ireki dute
Gaur hasita eta asteburu osoan, Mineralen, Harribitxien eta fosilen feria ospatuko dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Gaur egin dute irekiera ofiziala. Urretxuko alkateak, Oihane Zabaletak, eta kultura zinegotziak, Aitor Otegik, irekiera zinta moztu dute.
Feria gaur arratsaldean eta bihar eta etzi goizean eta arratsaldean egongo da zabalik. bertan, haurrentzako gunea ere arri dute.













