Euskal Herriko txapeldunari omenaldia egin diote
Koldo Agirre Iñaki Azurmendiri oroigarria ematen Iñaki Azurmendi aizkolaria omendu dute herritarrek, Euskal Herriko txapela irabazteagatik. Udaletxeko batzar aretoa jendez beteta zegoela Iban Urdangarinek eta Aitor Sarriegik hainbat bertso abes...
Iñaki Azurmendi aizkolaria omendu dute herritarrek, Euskal Herriko txapela irabazteagatik. Udaletxeko batzar aretoa jendez beteta zegoela Iban Urdangarinek eta Aitor Sarriegik hainbat bertso abestu zizkioten ostiral iluntzeko ekitaldian, Andoni Sarriegik hainbat adierazpen egin zituen Arrano Herri Kirol elkartearen izenean, eta bi dantzarik aurreskua dantzatu zioten. Koldo Agirre alkatearen eskutik, eta herritar guztien izenean, oroigarria ere jaso zuen Azurmendik.
Udaletxean egindako ekitaldiaren ondoren, afaria egin zuten Arriarango Intxaurpe elkartean, eta afaltzen 80 lagun inguru elkartu ziren. Festa giroan, eta lagunen artean, bigarrenez Euskal Herriko txapeldunaren txapela jantzi izana ospatzeko aukera izan du Azurmendik, lehen txapela irazi badu ere bigarren aldiz, gutxienez, ospatu baitu.













