Jon Erguinek irabazi du Amasako proba
Jon Erguin, Amasako proban. Arg: Trigoi Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitoaren barruan, asteburuan Amasan (Gipuzkoa) jokatu den proba Jon Erguin beasaindarrak irabazi du. Txapelekta zortzi frogek osatzen dute, eta asteburukoa seigarrena izan da. ...
Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitoaren barruan, asteburuan Amasan (Gipuzkoa) jokatu den proba Jon Erguin beasaindarrak irabazi du. Txapelekta zortzi frogek osatzen dute, eta asteburukoa seigarrena izan da. Erguinek lau lasterketetan parte hartu du, eta lauak irabazi ditu. Garaipen horiei esker, sailkapen orokorrean hirugarren dago beasaindarra. Amasan, Unau Yus eta Endika Garziaren aurretik sartu zen helmugan Erguin.
Erguinekin batera, Trigoi taldeko beste sei parte hartzailek ere parte hartu zuten Amasako proban: Luis Mari Urizarrek, Goio Mujikak, Aitor Mujikak, Ramon Altunak, Iban Urdangarinek eta Iban Iturrik. Urizarrek laugarren egin zuen Amasan. Bai berak eta bai Erguinek “atzetik aurrerako lasteketa” egin zutela esan dute Trigoitik: “Korrika postu batzuk atzeratuta bukatu zuten, baina bizikleta gainean egin zuten aurrera”. Guztira, korrika sei kilometro egin behar izan zituzten, eta 17 kilometro bizikletan.
Aurreneko postuetan
Euskal Herriko zirkuitua zortzi frogek osatzen dute, eta dagoeneko sei jokatu dira. Urizar ia lasterketa guztietan podiumera igo da eta, ondorioz, sailkapen orokorrean bigarren postuan dago. Erguinek, parte hartu duen lau frogak irabazi egin ditu, eta hirugarren dago sailkapen orokorrean.
Trigoitik jakitera eman dutenez, bi taldekideek dute Euskal Herriko txapela janzteko aukera. Hurrengo proba igandean da, Mallabian (Bizkaia).













