Legazpiko PSE-EEk Bilduren udal gobernuak «beldurraren diskurtsoaren bitartez» zaborra jasotzeko atez ateko sistema inposatu nahi duela adierazi du. Atez atekoa «zikinagoa, deserosoagoa, garestiagoa eta zatarragoa» dela diote sozialistek. Legazpiko...
Ordiziako Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren B multzoko laugarren jardunaldiak ezusteko bat baino gehiago ekarri du. Orain arteko liderrak, Bekausek, 4-2 galdu du Zerdiau taldearen kontra, eta sailkapen buru izateari utzi dio. Rockus da orain mu...
Itzain zumarragarrak proba ezin hobeto atera zela esan du, eguraldiak asko lagundu zigun
Itzain zumarragarrak proba ezin hobeto atera zela esan du, eguraldiak asko lagundu zigun
Sentsazio gazi-gozoekin bueltatu da Jon Erguin beasaindarra Finlandiatik, Munduko Neguko Triatloi Txapelketan bederatzigarren egin eta gero. Izan ere, emaitza berez ez da txarra, baina aurten “nahikoa fuerte eta esperantzarekin” zegoela kon...
Gaur arratsaldean jarriko dituzte salgai Ampo Ordiziak eta El Salvadorrek apirilaren 22an Palentziako La Nueva Balastera (Gaztela Leon, Espainia) jokatuko duten Espainiako Koparen finalerako sarrerak. Ordizian eta Beasainen erosi ahal izango dira, eta baita Palentziako estadioan ere. Ordizia -Ordiziako Rubgy Elkartearen egoitzan, gaurtik asteazkenera, 19:00etatik 21:30era. -Majori kiroldegia -Amonane taberna -Illunpe taberna -Sugaar taberna -Olano taberna -Vicuña Sport Beasain -Basakana taberna -Blues Brothers taberna
Eduardo Aparecido Elias Sao Pauloko (Brasil) Ribeirao Prieto herrian jaiotakoa da, 1976. urtean. Bederatzi urte dira Zumarragara etorri zela, eta ez dauka Brasilera bueltatzeko asmorik. Herriminari saudade esaten diote portugesez. Dioenez, noizean behin baino ez du nostalgia mota hori sentitzen. Hala ere, «badaezpada», urtean behin Brasilera joaten da. Zerk ekarri zintuen Goierrira? Maitasunak. 2000. urtean Salamancara joan nintzen gaztelera ikastera. Han nengoela Madrilera joaten nintzen. Haietako bisita batean goierritar batekin maitemindu nintzen. Goierrin daramazun denboran, zer egin zaizu deigarriena? Hasieratik, jendearen zintzotasuna. Hemengo jendea ezagutu, eta ikusten duzun hori da, iruzurrik gabe. Brasildarren arteko harremanak azalekoagoak dira. Bromazaleagoak dira eta itxuraz alaiagoak, baina behar dituzunean, ez dakizu hor egongo diren. Zer da Goierritik gutxien gustatzen zaizuna? Egoera ekonomikoak gauzak aldatu dituela iruditzen zait. Jendearengan ez dut hasieran sentitu nuen poza sumatzen, tristeago daude, grisago. Urtean behin Brasilera joaten naiz eta han kontrakoa gertatzen ari dela esango nuke. Jendeak erosteko ahalmen gehiago dauka eta zoriontsuagoak direla ematen du. Ba al dago harritu zaituen zerbait? Zein azkarra den hemengo poteoa! Urretxuko Santa Anastasia jaiak ziren iritsi nintzenean. Zur eta lur utzi ninduen tabernak jendez lepo ikusteak, eta zein azkar zihoazen tabernaz taberna. Horrelakorik ez dut aurretik ezagutu. Goierrin geratzeko asmoa al daukazu? [...]
Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi bertsolari beasaindarrek omenaldia jaso zuten atzo, iaz Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan txapeldun eta laugarren izan zirela eta Goierriko Bertso Eskolaren “uzta” direla ospatzeko. Bertso eskolaren urtek...
Gabiri2 eta Iturrioztarrak taldeak izan zituzten lagun, ostiralean Gaztelekun jokatu zen finalean; Martxoan Bertsoa egitarauaren barruan datorren larunbatean egiteakoa zen...
Beasainek ezin dio azken jardunaldietako bolada onari eutsi, eta asteburuan galdu egin du, Portugaleteren kontra (2-0). Beasaindarrek hamar partida egin dituzte segidan, galdu gabe; horietatik sei irabazi egin dituzte, eta lau berdindu. Orain, seigarre...
Martxoaren 15ean, Gabiriako eskolako ikasleak Errealaren entrenamenduan izan ziren. Bertan, hurrengo partidarako sarrerak eman zizkieten. Hori horrela, pasa den asteazkenean, hilak 21, autobus bete gazte joan zen Gabiriatik Anoetara. Levanteren aurka 1...
A-2 mailan ari den Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako senior mutilen saskibaloi taldeak mailari eusteko aukera ederra galdu du asteburuan, Mondragon Unibertsitatea taldearen aurka galdu egin baitu (72-80). Arrasatekoek defentsa gogorra egin zuten, eta etxek...
Lan erreforma berria langileen eskubideen eta lan baldintzen «aurkako erasoa» dela argudiatuta, greba orokorrerako deia egin dute sindikatuek martxoaren 29rako. Mobilizazioetan parte hartzera deitu dute sindikatuek. PPren gobernuak 2012ko otsailaren 11n argitaratutako lan erreforma, langileen eskubideei azken hamarkadetan egin zaien «erasorik bortitzena» dela salatu dute sindikatuek, «2008an krisia hasi zenetik, langileen eskubideen aurkako azken kolpe bortitza». LABen esanetan, «patronalaren eta kapitalaren mesedetan» egindako lan erreforma «inposatu» du PPren gobernuak. «Enplegua sortuko dutela aitzaki gisa erabili arren, lan erreformaren ezkutuko helburua langileen soldatak erasotzea eta jaistea» dela dio ELAk. Era horretan, langileen eskubideen defentsan, datorren asterako, martxoaren 29rako, greba orokorra deitu dute sindikatu guztiek. Egunean bertan nahiz aurretik egingo diren mobilizazioetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu dute sindikatuek, «hamarkada luzetan asko kostata lortutako eskubideak hilabetetan ari baitira ezabatzen». PPk egin duen lan erreforma berriaren aldaketarik nabarmenenak eta langileengan izango dituen eraginen laburpena irakur daiteke ondorengo lerrootan. Langileen kaleratzeari dagokionean, kaleratze objektiboa errazten du lan erreformak. «Kaleratze denak bidezkoak izango dira. Izan ere, hiru hiruhilekotan jarraian sarrera jaitsierak dituen enpresari edo sarrera jaitsiera aurrikusten duenari, langileak kaleratzeko eskubidea aitortzen zaio». Horrekin batera, kaleratze bidegabeari dagokion kalte ordaina jaitsi egingo da: lehen, 45 egun ordaintzen ziren lan egindako urte bakoitzeko, 42 hilabete gehieneko mugan; [...]
Herriko gazteen arteko harremana ahula zela iritzita, hutsune hori bete nahian eratu zuten orain hilabete batzuk Lazkaoko Gazte Asanblada. Ordutik, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, eta gustura daude orain arte jasotako erantzunarekin. Azkenaldian Gazte Asanbladako kideak beraientzako garrantzia berezia duen ekitaldia prestatzen aritu dira: lehendabiziko Gazte Eguna. «Orain urte batzuk egiten zen gazte festa Lazkaon, baina aspaldian ez, eta berreskuratu egin nahi izan dugu, gazteon arteko harremanak estutzeko balio handiko ekitaldia baita». Guztira, hogeita hamarrenbat kideko taldea ibili da antolaketa lanetan. Zaharrenak 30 urte ditu, eta gazteenak 16. «Hori bera oso positiboa izan da guretzat, bilgune horretatik kanpora 30 eta 16 urteko gazteek ez baitute normalean harremanik izaten». Aurrerantzean, dena den, gauzak aldatzea espero dute, eta ilusioz beteta ari dira lanean. Jada dena prest dute egun handirako, bihar, martxoak 24 egingo baitute Gazte Eguna. Gazte Asanbladako kideen hitzetan ekintza xumeak antolatu dituzte. «Zerotik hasi gara, eta ez dugu dirurik, beraz, aurrekontu gutxiko egitaraua prestatu dugu, baina aldi berean egitarau osatua dela iruditzen zaigu». Beste herrietatik Lazkaora joandako guztiak ongi etorriak izango direla diote, baina helburua, Lazkaoko bertako gazteak, adin desberdinekoak, inguratzea dela azpimarratu dute. «Gazteok gazteontzat antolatutako jaialdia da, eta elkarlanean arituta, ziur gaude datozen urteetan jarraipena izateaz gain, erreferentziazko eguna [...]