Zumarragako balkoian lau bandera jarri dituzte: Zumarragakoa, Euskal Herrikoa, Espainiakoa eta Europakoa; Ikurrinaren Aldeko Lagunek taldeak ostiralean elkarretaratzea egingo du
Lazkaoko PSE-EEk 2013ko ordenantza fiskalen aurka botoa eman eta prentsan horiek kritikatu ondoren, udal gobernuan dagoen Bilduk erantzun egin dio, esanez alderdi horren zinegotzi bakarrak ez duela ezer proposatu. Are gehiago, ordenantzak lantzeko bost...
Lazkaoko Domarda elkarteko bazkideek ostiralean ospatu zuten soziedadea sortu zuteneko 50. urteurrena. Iluntzean, 43 lagun elkartu ziren, afaritarako. «Giro ederrean joan zen ospakizuna; bapo jan, kontu asko eta omenalditxoa barne», diote zuzendaritzakoek. Bost bazkide sortzaileri omenaldia egin zieten, hasieratik Domardako kide direnak —argazkian—. Aurreskua dantzatu, eta plaka-oroigarri bana oparitu zieten. Gainontzeko afaltiarrek eta bazkide guztiek ere badute oparitxoa: giltzatakoa, mende erdiko ospakizunarekin berezitua. Oraindik jaso ez duten bazkideek astelehenetan 19:30etik 21:00etara har dezakete, elkartean.
Olaberriko Udalak tailaketa edo egur zizelkatze ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 15ean hasiko da, eta denera 30 orduko iraupena edukiko du. Klaseak astearteetan izango dira, 18:30etik 21:00etara. Izena emateko aukera badago dagoeneko, urtarrilaren 1...
Beasaingo Jose Manuel Olano (Olano Harategia) harakinak irabazi du gaur goizean Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan ospatu den Gipuzkoako XIV. Odolki Lehiaketa. Guztira hamasei egile aurkeztu dira lehiaketara: Beasaingo hiru, Orioko hiru, Ordiziako...
Larunbat honetan hegats igeriketa ligako bigarren jardunaldia ospatuko da Odiziako Majori Polikiroldegiko igerilekuan. Parte hartuko duten taldeak Igarondo Urpekoak (Tolosa), C.N. Tafalla (Tafalla), A.D. San Juan (Iruña), CADAS (Zaragoza) eta OKEU (O...
Berria.info • «Atez atekoa kenduko banu, herritarrek alkatetzatik kenduko nindukete». Lluis Verdaguerren (Taradell, 1971) hitzak dira. Taradelleko bertako alkatea da, CiUko ordezkaria. Hamar urte daramatzate hondakinak atez ate biltzen, eta iaz Katalunian gehien birziklatu zuen herria izatea lortu zuten. Hondakinen %86 birziklatu zuten. «Herritarrak oso harro eta pozik daude sistemarekin», esan du Verdaguerrek. Sistemaren aurka daudenei eta zalantzak dituztenei gonbitea egin die. «Etor daitezela gure herrira, zalantza guztiak uxatuko zaizkie». Modurik eraginkorrena eta iraunkorrena dela dio. Nolako herria da Taradell? Zenbat urte daramazue hondakinak atez ate biltzen? Taradell 6.000 biztanleko herri bat da. 2002an hasi ginen atez atekoa ezartzen. Etxe multzo batean hasi ginen probatzen, eta 2004-2005 artean herri osora zabaldu genuen. Ordura arte, %22 birziklatzen genuen, eta urtebetean %78 birziklatzea lortu genuen. Hau da, emaitzak irauli genituen. Iaz, %86 birziklatu genuen. Kataluniako emaitzarik onenak lortu genituen. Nolakoa izan zen prozesua? Artean bosgarren edukiontzia erabiltzen genuen. Baina ondoko herrian, Tonan, atez ateko sistema zuten. Han hamabost urtez errauste planta bat egon zen martxan, eta herritarrek aurkako jarrera izan zuten. Hori dela eta, urte batzuk lehenago jarri zuten atez atekoa. Hango emaitzak ikusita, udalean geunden bi alderdiek, CiUk eta ERCk, ez genuen dudarik egin. Herritarrek nola hartu zuten? Hasieran baziren errezeloz [...]
CAF enpresako langileek ez dute zuzendaritzak aurkeztutako lan erregulazio espedientea babestu, eta lanuzteak egingo dituzte egunotan. Gaur egindako batzarretan, gehiengo osoz hartu dute erabakia. Hala, bihar, etzi eta astelehenean, launa orduz geldi...
Aste honetan hasiko dituzte Arana kalea eta Bideluzeko zubia ere oinezkoentzat egokitzeko lanak. Kalea dagoeneko itxita dago ibilgailuentzat, eta hala mantenduko dute. Oinezkoen gunea Kale Nagusikoaren jarraipena izango da, eta trafikoa gutxitzearekin batera, oinezkoek lehentasuna izatea lortu nahi dute. Toledo taldeak lan horietarako hirigintza proiektua egin zuenean, 341.000 euro aurreikusi zituzten; baina lanak 264.500 euroan (+BEZa gehitu behar zaio) adjudikatu dizkiote Morga eraikuntza enpresari. Orain hasita, 19 asteko epea izango dute lanak bukatzeko; 2013ko apirilera arte, alegia. Aurretik Kale Nagusian eta Iturriotz kalean egin zuten moduan, plataforma bakarreko zorua jarriko dute, espaloien eta errepidearen arteko aldea berdinduz. Horrela, ibilgailuek astiroago pasa beharko dute, eta oinezkoek izango dute lehentasuna. Udalak azaldu duenez, aurreko udal taldetik zetorren proiektuari hainbat aldaketa egin dizkiote, proiektua «Kale Nagusikoaren berdina izan dadin». Arana kalean eta Bideluze plazan ez ezik, zubian ere hainbat aldaketa egingo dituzte. Udalak azaldu duenez, «gelditzen den errepide zatia kendu eta dena plataforma bakarrean jarriko dugu, Kale Nagusiaren eta Arana kalearen jarraipena izan dadin». Lan horiek direla medio, datozen asteetan hainbat aldaketa izango dira Arana eta Bideluze kaleen inguruko zirkulazioan. Udaltzaingoak azaldu duenez, bi kale horiek itxi egingo dituzte ibilgailuentzat; aparkalekuak hustu eta baimendun ibilgailuek bakarrik erabili ahal izango dituzte, karga eta deskargarako. [...]
Zumarragan PSE-EEk eta PPk elkarrekin etxe kaleratzeen inguruko mozioa aurkeztu zuten; guztiek alde bozkatuta ere, ez ziren falta izan beste alderdien ñabardurak
Olaberriko Arcelor Mittaleko langileek beste protesta bilkura bat egin zuten, atzo, murrizketarik ez ezartzeko eta akordio «duina» aldarrikatzeko. Azaroaren 15ean zuzendaritzak hamabost egun eman zion enpresa batzordeari, LABek jakinarazi duenez. Eskulanaren kostua %34 jaitsi nahi du Arcelorrek, urrian baldintza gogortu ondoren —irailean %25 jaistea proposatu zuen—. Zuzendaritzak murrizketak ezartzeko asmo «sendoa» duela salatu dute.
Goierriko herri askotan bezala, Lazkaon ere Tuterako (Nafarroa) Argia ikastolari laguntza emateko ekimena antolatu dute. Barazki kontserbaz eta jakiz betetako saskikada eros daiteke, 50 euroan. Lazkaon Gerriko liburu-dendan dauzkate salgai. Goierri oso...
Gazta zati bat dokumentala 2013ko Goya sarietarako hautagaien artean dago. Zazpi sari lortzeko aukera du: • Pelikula onena (Nazioen Mundua – Angel Oiarbide // Pixel Ikus Entzunezko Ekoizpenak, S.L. -Juantxo Sardón Altuna) • Zuzendari onena...
Goieniz zineklubak astero antolatzen dituen saioen barruan, Aki Kaurismaki zinemagile finlandiarraren El Havre filma ikusteko aukera izango da aste honetan. Idazle erretiratu bat lasai bizi da, Frantziako kostaldeko herri batean. Haur etorkin bat ez...