Biok Zerbitzuaken galdu egin du Durangoren aurka
Biok Zerbitzuak OKE senior mailako saskibaloi taldeak 67-53 galdu du Durangoren aurka. Lehenengo hiru laurdenetan oso parekatua izan zen partida, eta ordiziarrek eraman zuten lehiaren erritmoa, defentsa lanean oinarrituta. Laugarren laurdenean errebotean hobeto aritu ziren bizkaitarrak, eta 23-9ko partzial bat eginez, norgehiagoka irabazi zuten.












