
Pazko Asterako haurrei zuzendutako heziketa tailerrak antolatu ditu Legazpin Lenbur Fundazioak. Hiru tailer izango dira guztira, Haur Hezkuntzako (H.H.) 5, maila eta Lehen Hezkuntzako (L.H.) 6. mailara arteko haurrei zuzenduta. Tailer bakoitza 4 euro kostako da eta apirilaren 3an, 4an eta 5ean gauzatuko dira. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, eta bihar izango da horretarako azken eguna.
Tailerrak hiru izango dira.
Sormen fabrika deitu diotenean, 80. hamarkadara atzera egin eta Eduardo Chillida ezagutzeko aukera izango dute haurrek paperaren eta eskulturaren bitartez. Helburua haurrak artearen eta sormenaren munduan murgiltzea da.
Egun batez ekintzaile deitu diote beste bati. Bertan Gipuzkoan ekoiztu diren zenbait produktu erakutsiko dizkiete parte hartzaileei, ondoen horiek sustatu eta saltzeko.
Legazpi, natura eta ondarea da azkena. Inguruko naturaz gozatzeko ibilbide txiki bat egingo dute landare eta zuhaitz mota ezberdinetan erreparatuz. Koaderno bat osatuko dute, gainera, ibilbideko txoko esanguratsuenekin.
Hitzordua Bikuña jauregian
Egunero Bikuña jauregian elkartuko dira guztiak 9:00ak eta 9:30 artean. Handik Chillida Lantegira joango dira ikastaroak egitera, 12:30 inguruan bueltatzeko. Izena
mirandaola@lenbur.com helbidera mezu bat bidalita, edo 943 73 04 28 telefonora deituta eman daiteke.