Zumarragako Arcerlor Mittalen negoziatzen ari dira langileak eta zuzendaritza
Zumarragako Arcelor Mittal siderurgia multinazionaleko lantegian negoziaketa mahaian ari dira langile batzordeko ordezkariak eta zuzendaritza. Gaur bildu da mahaia eta etzi berriz bilduko dira. Gaurkoan luzeak egiten dituzten ArcelorMittaleko lantegi guztietako langile batzordeek aho batez onartutako proposamena eraman diote enpresaren zuzendaritzari: soldatak bi urtean izoztu eta lanaldiari igoerarik ez ezarri; lan hitzarmena bi urtekoa izatea eskatu diote.












