Liburu azoka dago Areizaga-Kalebarren plazan, Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira
Asteazkenean, apirilaren 23an, izan zen Liburuaren Nazioarteko Eguna. Horren harira, liburu azoka egiten ari dira Urretxuko Areizaga-Kalebarren plazan, gaur goizeko 11:00etatik hasita. Hainbat postu jarri dituzte eta eguraldia lagun ez badute ere, jende dezente dabil liburuak erosten, trukatzen eta oparitzen. Azoka 14:00ak arte egongo da irekita.














