
Julen Izagirre zumarragarrak irabazi du Santa Isabel jaien egitaraua hartuko duen liburuxkaren azala aukeratzeko lehiaketa. Hirugarren aldia da Izagirre diseinatzaile grafikoak lehiaketa hau irabazten duela. Oraingoan, Antioko ermitako zutabeen kapiteletan dauden egurrezko tailak oinarri hartu ditu. Hiru lan aurkeztu ditu eta hiruetatik bitan erabili du gai bera. Guztira hemeretzi lan aurkeztu dira lehiaketara. Lan guztiak ikusgai daude gaurtik Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko sarreran.


Hasi berri da Zelai Ariztin jokatu ohi den Gomazko Pilota Txapelketa. Aurtengoa txapelketaren 24. ekitaldia da, eta zortzi bikote lehiatuko dira. Partida guztiak 20:00etan izango dira. The post Hasi da Zelai Ariztin Gomazko Pilota lehia appeared first ...

Gaur, 13:00etan, Santa Isabel jaietako egitarauaren azal onena egin duenak saria jasoko du Zelai Arizti kultur etxean. The post Azal lehiaketako sariak emango dituzte gaur appeared first on Otamotz.





Atzo dantza afrikar erakustaldia egon zen Urretxuko Iparragirre plazan, alde zaharra biziberritzeko Zaharrak Berri egitasmoaren barne. Eguraldi bikaina lagun, jende asko hurbildu zen ikuskizunaz gozatzera. Aurreko asteetan, saloi dantza ikastaroa eta kapoeira eta batukada saioak egon dira

Agiñaga Zumarragako auzoa da orain 25 urtetik. Aurretik zati bat Azkoitikoa zen eta bestea Zumarragakoa; paradoxa bada ere, Zumarragatik gertuen zeuden baserriak Azkoitikoak ziren eta alderantziz. Urtemuga ospatuko dute etzi Oleta elkarteak antolatuta, eta Zumarragako Udalaren laguntzarekin. Pilota txapelketa herrikoiaren baitako final aurreak hasiera emango dio etziko jaiari. Agiñagako frontoian 3. eta 4. postuak ebazteko partidak jokatuko dituzte, 10:30ean.

Gaur, 22:30ean Zumarragako Zelai Arizti aretoan Hiru antzezlana taularatuko dute. Loli Astoreka, Miren Gojenola, Ana Elordi eta Zuhaitz Gurrutxaga dira antzezlanaren protagonistak. 50 urte betetzekotan diren hiru emakume umea izateko gizon baten bila ari direla kontatuko dute. Sarrerak 21:30etik 22:30era salduko dituzte aretoko leihatilan.

Bihar, 18:00etan Zelai Arizti parkean zumbathon jardunaldia egingo dute. Izena Ispilla kiroldegian eman daiteke, 943 72 49 61 telefonora deituta. Izena ematerakoan bost euroko fiantza jarri beharko dute parte hartu
The post ‘Zumbathon’ jardunaldia egingo dute Zumarragan appeared first on Otamotz.
