300 lagun kantari, Beasaingo kaleetan barrena. 300 lagun, euskara hutsean, Baratze bat nahi dizut egin, Xabier Leteren Habanera edota Oi Pello Pello kanta herrikoiak abesten. Ez da ohiko irudia; ez da ohiko egun batean edonork kalean ikus dezakeena. Etzi, ordea, itxura hori izango dute Beasaingo kaleek. Are gehiago, bertan parte hartzeko aukera ere izango da, Goierri Kantuz Eguna antolatu baitu Beasaingo Kantujira taldeak.
Mirentxin Gidarien aldeko errifan, 3838 izan da zenbaki sariduna. Urretxun banatu dute saria, produktuz betetako otarra bat, hain zuzen ere. Otar honek txorixoa, gazta, esparragoak, piparrak, antxoak, txakolia, ardoa, sagardoa, olioa, patea, pasta eta produktu gehiago biltzen ditu. Errifak Mirentxin Gidariak taldeak atera zituen, presoen senideak espetxeetara eramateaz arduratzen den boluntario taldeak.