Eskualdeko saria Iñaki Erauskin beasaindarrarentzat izan da.

Lemniskatako arduradunak irabazleekin.
II. Lemniskata Matematika argazki lehiaketak baditu irabazleak. Beasaingo Igartzako jauregian egin da sari banaketa ekitaldia:
- 1. saria: Xabier Mataren Inguratuta argazkia.
- 2. saria: Marcos Arcearen Musac argazkia.
- 3. saria: Natxo Etxeberriaren Fragil Estrella argazkia.
- Eskualdeko edo sozial saria: Iñaki Erauskinen Triangeluak.
Erakusketa
Lehiaketara aurkeztutako 48 lanak ikusgai egongo dira bihartik aurrera, hilaren 22ra arte, Beasaingo Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan.