San Joan bezperako suari San Pedro bezperako suak hartuko dio gaur lekukoa Ordizian. Amets Bide dantza taldeak eta Ordiziako Udalak elkarlanean antolatu dute festa.Bi plazetan antolatu dute festa gunea. Batetik, Barandiaran plazan, 19:00etan, euskal da...
San Joan bezperako suari San Pedro bezperako suak hartuko dio gaur lekukoa Ordizian. Amets Bide dantza taldeak eta Ordiziako Udalak elkarlanean antolatu dute festa.
Bi plazetan antolatu dute festa gunea. Batetik, Barandiaran plazan, 19:00etan, euskal dantzen jaialdia eskainiko dute Ordiziako Amets Bide, Ibarrako Alurr eta Lazkaoko Oin Arin taldeek. Ondoren, 21:00etan, erromeria egingo dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldia txarra bada, Plaza Nagusian egingo dute dantza jaialdia.
Bestetik, San Pedro bezperako sua, Garagartza plazan egingo dute, 22:00etatik aurrera.
Ordiziako Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, San Pedro sua dela eta, gaur, 21:00etatik 24:00etara, ibilgailuek ezin izango dute Garagartza plazatik igaro. Era berean, Ordizia eta Urdaneta kaleetako garaje-jabeek ere ezin izango dute aipatutako ordutegian garajean autorik sartu. Larrialdi kasurik egonez gero, udaltzaingoarekin jarri behar da harremanetan, 943 80 56 16 telefono zenbakira deituta.