Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Euskara, ikuskizunaren bihotza

Legazpi
Kultura

Datorren urtekoa 20. Korrika izango da. Ikuskizun berrian Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek azken kilometroetan zirrara herriz herri eramango dute. Atzo, Legazpin izan ziren

2016/11/11
Miriam Luki
Legazpiko Latxartegi aretoko ate nagusia giltzaz itxita dago. Atzeko atea ere, itxita. Barrualdetik iristen dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ahotsak bozgorailuek altxatuta. Tipi-tapa Korrika ikuskizun berriaren aurre estreinaldirako entseguetan ari dira ateak ireki direnean. Oraindik, Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez gisa doaz jantzita, hurrenez hurren. Aldagelan pailazo bihurtzen ari direla aurtengo ikuskizunean euskara ardatz eta bihotz hartu dutela kontatu dute. Agirretxek, ispilutxoa eskuetan eta aurpegia margotu bitartean, azaldu duenez, «orain artean euskara erabili dugu beti, bitarteko gisa, oraingoan ikus- kizunaren ardatza da». Nork bere erara, taldeko kide guztiek daukate AEKrekin loturaren bat. Marimototsek (Rodriguez) Errigoitiko (Bizkaia) barnetegirako bidaia egin zuen berekin institutuan amaitu zutenetako asko Inglaterrara ingelesa ikastera joan zen sasoi berean. Ordurako egina zuen euskalduntzeko hautua eta AEKn ikasten ari zen. Zerotik hasi eta halako batean euskaraz aritzeko ametsa beste amets batekin bete zuen: «Gau batez euskaraz amestu nuen!». Porrotxek (Agirretxe) gaztelaniazkoak ditu haurretako eskola inguruko oroitzapenak Lasarte-Oriako haurtzaroan. 16 urterekin alfabetatzen hasi zen AEKn eta gerora magisteritza euskaraz ikasi zuen. Pirritxek (Zulaika) ez dauka saltzeko orain sei urte Gasteizen korritutako Korrikaren azken kilometroa eta irakurritako mezua, «zirrara hura eta jaso genuen maitasun hura guztia… Ikuskizun berriarekin zirrara hori herriz herri partekatu nahi dugu». Testa Legazpin Pirritx__Porrotx_eta_MariMAtzokoarekin hamasei urte dira Legazpin ikuskizun berrien aurre estreinaldia egiten dutela. Porrotxek dioenez, «testa da, aukera ona da ikuskizuna, sarrerarik gabe, adin ezberdineko haurrekin probatzeko». 2 eta 6 urte bitarteko haurrak izan ziren lehenengo txandan eta bigarrenean 7 eta 9 bitartekoak. Pailazoak taula gainean kantatzen agertu zirenean haurren pozak eztanda egin zuen atzo Latxartegin. Ikuskizunarekin batera Miren Amurizak idatzitako ipuinak kaleratuko dituzte, baita disko bikoitz bat ere. Ikuskizunaren abestien diskoari Manolo Urbieta musikagilearekin osatutako diskoa gehitu diote. «Lana ateratzear zegoela joan zitzaigun Urbieta», dio Porrotxek. «Ikasturte osoa korrikan egingo dugu», esan du Pirritxek, «hiriburuetan nahiz herrietan izango gara, negar zein barre egingo dugu eta hori guztia euskaraz, euskara baita euskaldunok ideia eta hitz politak lotzeko daukagun kaxa».
  Eguberrietako saioa aurreratuko dute Ordizian Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Eguberrietan ohikoa duten Ordiziako saioa aurreartu egingo dute aurten, egutegiak behartuta. Abenduaren 17an izango da Majori kiroldegian, eta bi saio egingo dituzte. Ordiziako Jakintza ikastolak, Lazkaoko San Benito ikastolak eta Beasaingo Andramendi ikastolak antolatzen dute saioa. Lehiatilan bildutako dirua, Seaskarentzat izango da aurten ere.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut