Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Iñaki Aizpururen kamiseta

Ordizia
Politika

Jose Miguel Santamaria (Enirio-Aralar mankomunitatearen lehendakaria)

2017/01/03
Jose Miguel Santamaria.
gutuna Iñaki Aizpuru Bilduko Itsasondoko ordezkari eta Aralarko jabe arduratsuaren gutunari erantzuna (2016ko abenduaren 29an, GOIERRIKO HITZA-n): Iñaki Aizpuruk bere idatzian Goroskintxura egin den pista zalantzan jartzen du. Iñaki, nahikoa da! Badirudi ahaztu egin zaizula pista honen planteamenduan hasiera-hasieratik zein izan den zuk zeuk jokatu duzun papera: 1.- 2002ko abenduaren 18ko Zuzendaritza Batzordearen bigarrengo deialdian (lehenen-goan quorumik osatu ez zelako) hainbatetan aipatzen duzun Egitamu Plana onartu zen zu zeu Aldundiko ordezkari bezela bertan zinela. Egitamu Plan honetan onartu zen Goroskintxuko pista egitea. 2.- 2015ko martxoan Iñaki, zuk zeuk zeure burua Mankomunitateko ordezkari bezala aurkeztuz (hamabost herrietako bakar batean ere ordezkari ez zinela), Goroskintxuko pista egitea barneratzen zuen konpromiso bat adosten aritu zinen administrazioko ordezkari batzuekin. Nahi al dezu hau egiaztatzen duen agiria ere horrenbeste kezkatzen zaituen Goroskintxuko pistaren prozedura «oker» horretan barneratzea? 3.- Legealdi hasieran Goroskintxuko bidea egitea Mankomunitateko hamabost herriek aho batez onartu genuen, zu zeu Bilduko Itsasondoko ordezkari bezala alde zinela. Zuk zeuk onartutako pista «soluzio sinplista» bat dela esaten dezu idatzian. Berriro diot: Zuk zeuk bideratu eta onartutako pista! Nori ari zara kontu hartzen? Hilabete hauetan gauza bat garbi utzi duzu: Goroskintxuko pistaren exekuzioari etengabe oztopoak jartzea izan dela zure helburu bakarra. Batzutan etxeko kamisetarekin, besteetan herriko kamisetarekin, besteetan bisitarien kamisetarekin baino zure helburua beti bera: Pistarik ez egitea. Pistarik ez egiteko aitzakia aitzakiaren atzetik erabiltzen ari zara: Aralarren interes desberdinak daudela, azterketa integrala egin behar dela, artzaintzak jasangarria izan behar duela, bozken bi heren behar direla, prozedura, gardentasuna, Parke Naturala dela, araudia, 120 abeltzain bakarrik direla… Iñaki, demagogiarik ez. Zuri horrela esatea interesatu arren, abeltzain eta gainontzeko gizartearen arteko interesak ez dira kontrajarriak. Edo ze kalte egiten dio abeltzaintzak mendizaleari? Eta ehiztariari? Eta gure kulturari? Eta edateko urari? Eta paisaiari? Bada garaia azpijokoak alde batera utzi eta gizartearen aurrean zure benetako postura zein den argitzeko. Zein da zure kamiseta? Bisitariena? Herrikoa? Edo Iñaki Aizpururena? Ez da zilegi ordezkari politiko egoeraz baliatuz eta edozein preziotan zure helburuak lortzeagatik siglak, mankomunitateko ordezkariak eta herritarrak erabiltzea.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut