Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Kultura digitalaren gaia landuko dute Ordiziako Gaztelekuan

Ordizia
Kultura

Instant1ean programan parte hartuko dute Gaztelekukoek, teknologia berrien erabilpen ona sustatzeko. Apirilean hainbat ekintza burutuko dituzte programa horren barruanMartxoaren 1etik martxan da Instan1ean Instagrameko lehiaketaren bigarren edizioa eta...

2017/03/22
A. Vierbücher

Instant1ean programan parte hartuko dute Gaztelekukoek, teknologia berrien erabilpen ona sustatzeko. Apirilean hainbat ekintza burutuko dituzte programa horren barruan

Martxoaren 1etik martxan da Instan1ean Instagrameko lehiaketaren bigarren edizioa eta Ordiziako Gaztelekuko erabiltzaileek ere bat egingo dute ekimen horrekin. 13-17 urte bitarteko nerabe gipuzkoarrei zuzenduriko ekimen horren helburua irudi baten bidez norberaren bizitzako instant bat azaltzea izango da eta sari ugari banatuko dira parte hartzaileen artean.

Instant1ean lehiaketaren barnean, Ordiziako Gaztelekuan hainbat ekintza eramango dituzte aurrera apirilean zehar. Apirilaren 1ean eta 2an, sareko 10 portaera egokiak landuko dituzte, Zine-forumaren bidez, ikus-entzunezko materiala landuko dute, horrela, arrisku egoerak eta iritzi kritikoa sustatzeko.Helburua, gazteek teknologiaren erabilerari dagozkion portaera eta jarrera egokiak barneratzea da, sarean beren eskubideak eta betebeharrak zein diren argitzea eta, bide batez, bertan topa daitezkeen jarrera onak, erabilera egokiak, originalak eta eraldatzaileak erakustea.

Apirilaren 29an, Iban Gartzia youtuberra Gaztelekuan izango da. Youtube, eta sare sozialen inguruan nola mugitzen den, bere esperientzia eta beste hainbat gauzen inguruan arituko da. euskal youtuberra da Gartzia.

Ekainean Gipuzkoako Gaztelekuen topagune izan nahi duen festa antolatuko da Tabakaleran, Donostian eta Ordiziako Gaztelekutik ere joango dira.

Programaren helburua

Gazteria eta Kirola Zuzendaritzak eta gaztelekuetako hezitzaileek Instant1ean programa sortu dute nerabeekin kultura digitalaren gaia lantzeko. Hainbat tailer eta dinamikaz gain, egitasmoak Instagrameko lehiaketa bat ere badu. Aurtengoa bigarren edizioa da eta ikus-entzunezko produkzioen bidez gazteek teknologia ondo erabiltzen dakitela erakustea du helburu..

Instant1ean Instagrameko lehiaketaren gaia irudi baten bitartez norberaren bizitzako instant edo une bat azaltzea da: gustuko duten zerbait, musika, kirola, nola bizi diren edota egunero- ko une esanguratsuak agertzen diren argazkiak, hain zuzen.

Sarituak aukeratzeko, epaimahaiak erabiltzaileen laguntza izango du. Izan ere, 10 argazki aukeratuko ditu eta gipuzkoangazte-ren profilera igoko ditu, bertan botoa emateko. Atsegite gehien dituzten 3 argazkiak izango dira sarituak. Bideoen kasuan, aldiz, epaimahaiak zuzenean aukeratuko du irabazlea.

Informazio gehiago, www.gipuzkoangazte.eus/Instant1ean edota gaztelekuordizia.blogspot.com.es webguneetan.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut