Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Hogei urratsek, Korrika handia

Altzaga,Arama,Ataun,Beasain,Ezkio,Gabiria,Gaintza,Idiazabal,Itsaso,Itsasondo,Lazkao,Legazpi,Legorreta,Mutiloa,Olaberria,Ordizia,Ormaiztegi,Segura,Urretxu,Zaldibia,Zegama,Zerain,Zumarraga
Kultura

Apirilaren 8an 20. Korrika Goierrira iritsiko da. Orain arteko guztiek zeharkatu dute eskualdea. Horrez gain, mezu egileak eta omendu bat ere bertakoak dira. Honelakoa izan da Korrika bailaran.

2017/04/06
Goierriko Hitza
Hamaika zeresan, une, pasadizo eta sentipen utzi du Korrikak, 37 urteotan. Aurten 20. ekitaldia du bi urtean behingo lasterketa sinbolikoak. Urte bikoitian hasi zen, ordea, 1980an. Goierrirekin lotura ez da pasaera hutsetara mugatzen. Gaupasa handia, hasteko 1980ko lehenengo Korrika Oñatin hasi zen, San Andres bezperan, larunbat gaueko 22:00etan. Elurrez zuri zegoen Euskal Herria. Debagoienean buelta bat jo, eta goizaldeko bostetan sartu zen Goierrin, Urretxun barrena. Ormaiztegin —jaietan bete-betean zen—, «gaupasa handia» antolatu zuten Zubipen, Korrikari itxaroteko, bide batez. Imanol, Haizea, Gogor, Los Incansables… ziren jaialdian musikari. Eta, goizaldera, «xexenak». Festaren beroaldian, konturatzerako iritsi zen Korrika. Ez zuten harrapatu askok.

barandiaranBarandiaran, izarra Korrikaren izen berezietako bat Joxe Migel Barandiaran etnologo ataundarra da. Hasieratik babesle sutsu izan zuen, baita garai zailenean ere. Hil zen urtean ez, baina beste sei edizioetan parte hartu zuen. 1980an Lazkaon eraman zuen lekukoa, «polikiegi» ote zihoan kezkaz, Hiazinto Fernandorenarekin. 1985ean Zumarragan egin zuen, Luis Ugarte euskaltzale legazpiarrarekin. 1987an, Beasainera joan zen.

Korrikak 1989an omendu zuen Barandiaran —goierritar bakarra da ohore horrekin—. 100 urtera zihoan. Sara etxetik bidera irten zen, petoa jantzita. Lasterketa geratu zen, eta lekuko berezi bat oparitu zioten. Ataungo haur bati eman zion gero lekuko ofiziala, zera esanez: «Oso pozik eta hunkituta nago, euskararen etorkizuna zuek guztiongan ikusten baitut».   Urte gaiztotuak Korrika 3 1983 legazpi 03Lehen Korrikan, lekukoan zihoan mezua galdu egin zen, eta bukaerako ekitaldian haren faltan egindako hitzaldi inprobisatuak hautsak harrotu zituen. AEK Euskaltzainditik kanpo geratu zen 1981ean, eta EAJk 1982an babes politikoa kendu, eta harremanak hautsi zituen: «Korrikari ezta pezetarik ere» idatzi zuen EBBk; AEK «KASen fronte kulturala» zela esan zen, prentsan. Diru laguntzak asko murriztu zizkioten AEKri, Korrikarako. Udaletan mozioz ukatu zitzaion sustengu ekonomikoa, nahiz eta herrietatik pasatzeko baimena edo udal baliabideak eman. Egoera hartan, soziologikoki lanketa sakonagoa burutu zen, babesa bilatu eta Korrika aurrera atera zedin: «Udalak ukatu zion laguntza, baina herriak jarri zuen bihotza», idatzi zuten Legazpiko Hots aldizkarian, esate baterako, 1983an.   korrika-11Bi mezugile goierritar Korrikaren 37 urteko eta oraindainoko 19 ekitaldietako historian, bi idazle goierritarrek parte hartu dute mezua idazten. 2005ean, Tere Irastortza zaldibiarrak ondu zuen mezua, Andolin Eguzkitza irakasle eta euskaltzain zenarekin batera. Orain hurrengoan, 2015ean, Lorea Agirre kazetari beasaindarrak. Zurezko lekukoaren barruan joan ohi da mezua, papertxo batean kiribilduta. Bukaerako ekitaldian zabaldu eta irakurtzen duten arte, ez da jakiten nork edo zer idatzi duen. Urteotan guztietan Korrikan bi lekuko izan dira. Aurrenekoa, 1980tik 1987ra bitartean erabilitakoa, Remigio Mendiburu artistak diseinatua zen. Donostiako San Telmo Museoan dago orain, Modernitatearen hasiera erakusketa iraunkorrean. 1989tik gaur arte, Juan Gorritik egindakoaren kopia bat dabil, eskurik esku.   Korrika 10 1997 02Bertsolarien puntuak Mikel Mendizabalek 1997ko Korrikan zertzelada gogoangarria utzi zuen. Itsasondon lekukoa zeramanean, aurreko furgonetatik mikroa eman zioten;?esku batean ikurra zuela, bestean mikroa, bertso hau bota zuen, pauso bizian: «Hau da Itsasondotik / pozik pasatzea,/ hementxe tokatu zait / testiguari heltzea. / nahiz eta nahiko nuken nik / zerbait kantatzea / lanik haundina daukat / arnasa hartzea». Bukaera-festetan Goierriko bertsolariak aritu izan dira. 1985ean Iruñean Euxebio Igartzabal; 1991n Baionan I. Murua… Goierrin hutsik ez inoiz Korrikaren ekitaldi guztietan igaro izan da lasterketa Goierritik. Hasieran egun batean zeharkatzen zuen bailara osoa; 1989an, ordea, hiru sartu-irten egin zituen, bi egunetan. Azken urteotan, bi egun izan ohi dira. Hainbeste kilometro egin arren, Goierrin sekula igaro gabeko bide bat izango du aurten: Zeraindik Legazpira, Aztiritik. korrika urteka
            
Korrika 1 1980 - Barandiaran
Korrika 1 1980 - Barandiaran
Korrika 2 1982 - Ataun
Korrika 2 1982 - Ataun
Korrika 3 1983 - Legazpi
Korrika 3 1983 - Legazpi
Korrika 4 1985 - Ormaiztegi
Korrika 4 1985 - Ormaiztegi
Korrika 5 1987 - Beasain
Korrika 5 1987 - Beasain
Korrika 6 1989 - Ormaiztegi
Korrika 6 1989 - Ormaiztegi
Korrika 7 1991 - Urretxu
Korrika 7 1991 - Urretxu
Korrika 8 1993 - Idiazabal
Korrika 8 1993 - Idiazabal
Korrika 9 1995 - Lazkao
Korrika 9 1995 - Lazkao
Korrika 10 1997 - Itsasondo
Korrika 10 1997 - Itsasondo
Korrika 11 1999 - Segura
Korrika 11 1999 - Segura
Korrika 12 2001 - Ordizia
Korrika 12 2001 - Ordizia
Korrika 13 2003 - Ezkio
Korrika 13 2003 - Ezkio
Korrika 14 2005 - Olaberria
Korrika 14 2005 - Olaberria
Korrika 15 2007 - Gabiria
Korrika 15 2007 - Gabiria
Korrika 16 2009 - Legorreta
Korrika 16 2009 - Legorreta
Korrika 17 2011 Zaldibia
Korrika 17 2011 Zaldibia
Korrika 18 2013 Zumarraga
Korrika 18 2013 Zumarraga
KORRIKA 19 2015 Arama
KORRIKA 19 2015 Arama

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut