Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Gazteen jaiak festen atarian

Legazpi
GizarteaJaiak

Aurtengo Santikutz festak ez dira, ofizialki, datorren astelehenera arte hasiko. Onfire taldeak kudeatutako txosnagunean eta Gaztetxean, ordea, jaiei hasiera emango diete bihar

2018/04/27
Miriam Luki
Legazpiko_Santikutz_jaiak Hastear dira Legazpiko Santikutz jaiak. Aurten, egutegiak hala aginduta, Santikutz eguna maiatzak 3 ostegunean egokitu da eta festak astebetez luzatuko dira. Hasi, gazte legazpiarrek antolatutako ekintzekin hasiko dira bihar. Hain zuzen, Legazpiko Gazte Asanbladak antolatutako ekintzak eta Onfire emakume taldeak kudeatuko duen txosnan hasiko dira jaiak. Gazteen jaiak izango dira, horrenbestez, santikutzetako atarikoak datorren astelehenera arte ez baitira egitarau ofizialak hartzen dituen ekintzak hasiko. Korostiko_II__Igoera_BertiBihar Korostiko IV. Igoera Bertikala eta bikoteka Legazpiko Gurutzera igotzeko aukera; iaz 35 bat bikotek parte hartu zuten. Igoeraren ondoren Gaztetxean egingo dute luntxa eta aurtengo Santikutz jaietako lehenengo txupina botako dute Gaztetxean bertan. Gazte Asanbladakoek festen lekukoa Onfire taldekoen txosnaguneari emango diote Kolokoiaren igoeraren ostean. Txosnaguneko egitaraua oparoa da. Ekintza guztien artean Egun Morea, igandean ospatuko dutena. Astelehenean egitarau ofizialaren barruko ekintzak hasteaz batera, txosnagunekoak urritu egingo dira nahiz eta ez diren amaituko. Sorgintxulo pregoilari Astelehenean Legazpiko X. Haurren Pilota Txapelketako finalekin hasiko da jaietako egitarau ofiziala. Legazpiko erraldoien eta buruhandien konpartsak kalera aterako dira eguerdian eta kaleak txupinazoa bota bitar-tean girotuko dituzte. Txupina bota eta Sorgintxulo aisialdi taldeko kideek pregoia irakurriko dute. Sorgintxulo sortu zutela hogei urte betetzen dira aurten eta urteurrenagatik haiek izango dute pregoia egiteko ohorea. Kuadrilla bazkaria astelehenean izango da eta jai antolakuntzak gogorarazi nahi die parte hartzaileei nork bere bazkaria eraman beharko duela eta baserritar jantzita joatea ere eskertua egongo dela. Xake txapelketa, binakako pilota txapelketa eta, egunari amaiera emateko, Legazpiko Gure Esku Dago taldeak prestatutako kontzertua. Datozen egunetan Jaiek ez dute Mirandaola Egunera arte etenik izango, maiatzaren 6ra arte. Haurren danborrada maiatzaren 1ean aterako da eta egun berean izango da, ohi bezala, Santikutz Klasika; 84.a oraingoan. Biharamunean ganadu feria eta haurren eta familien bazkaria izango dira eta gauean beste hitzordu garrantzitsu bat: herri danborrada aterako da Legazpiko kaleetara. Santikutz Egunean Haztegi Ikastolari emango diote Olaria Saria Sustraiak dantza taldekoek ezpata dantza egin ondoren; larrain eta kapela dantzak ere eramango dituzte plazara dantzariek. Maiatzaren 4an Legazpiko Musika Bandaren kontzertua eta 5ean Goitibera lasterketa nabarmendu daitezke.
  • Lehen Egun Morea Legazpin
 

Gazte Festak

Bihar, larunbata · 10:30. IV. Korostiko Igoera Bertikala plazatik abiatuta. · 13:00. Luntxa Gaztetxean. · 13:30. Kolokoiaren igoera eta txupinazoa trikitilariz alaituta. Maiatzak 2, asteazkena · 20:00. Danborradako afaria Gaztetxean. Maiatzak 4, ostirala · 19:00. Pintxo potea eta kontzertu akustikoa. · 23:00. Soinuz Blai erromeria. Maiatzak 5, larunbata · 20:00. Kontzertuak: Arraio, Nafarroa 1512, The Friday’s crew, Azken sustraiak, Against Llou.

Txosnagunea

Bihar, larunbata · 18:00. Txosna irekiera trikitilariekin. · 20:30. Kontzertua: Terra Incognita. · 23:30. Kontzertua: Sukarra 37. · 01:00. Bingoa, sariekin. · 01:30. Kontzertua: Guri 5. Etzi, egun morea · 12:30. Irekiera. · 13:00. Bertsosaio Morea. · 14:30. Bazkari Morea. Txartelak 10 euroan salgai honako tabernetan: Karibe Berri, Karibe Zahar, Ibai Ondo, Giroa, Kukue eta Katilu. · 16:30. Kontzertua: Erein. · 19:30. Kontzertua: Trikuarri. · 00:00. DJ Lilith&Dabu selektah. · 00:00-01:30. Nor da Nor jolasa sariekin. · 02:00. Dj JaviLaz.

SANTIKUTZ JAIAK

Apirilak 30, astelehena · 12:30. Irekiera. · 18:00. Irekiera. · 20:00-21:00. Ordu Mozkorra I. · 00:00. Tropikal Gaua. · 02:00-03:00. Ordu Mozkorra II. Maiatzak 1, asteartea · 12:00. Sagardo eta pintxo dastaketa. · 18:00. Irekiera. · 22:30. Bertso Musikatuak. Maiatzak 2, asteazkena · 19:00. Irekiera. Gauean txosna festa. Maiatzak 3, osteguna · 19:00. Pintxo pote eta zozketak. Maiatzak 4, ostirala · 19:00. Irekiera.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut