Datorren astelehenean eta asteazkenean Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko duten Julen Prado gazte beasaindarrari eta beste hiru errenteriar gazteri elkartasuna adierazteko eta bere askatasuna eskatzeko, agerraldi jendetsua egin du Etorkizunetik k...
Datorren astelehenean eta asteazkenean Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko duten Julen Prado gazte beasaindarrari eta beste hiru errenteriar gazteri elkartasuna adierazteko eta bere askatasuna eskatzeko, agerraldi jendetsua egin du
Etorkizunetik konpromezura plataformak. Terrorismoa leporatuta, fiskaltzak 7 urteko kartzela zigorra, 5 urteko zaintzapeko askatasuna, 13 urtean lanerako inhabilitazioa eta 45.000 euro eskatzen ditu lau gazteentzat. Bestalde, gaur (19:00), astelehenean (19:00) eta asteazkenean (19:00) elkarretaratzeak deitu ditu Julen Aske plataformak Bideluze plazan.