Pala egokituaren txapelketako finalak jokatu dira Urbeltzen
Cup irekiaren lehenengo edizioa "itzela izan da". Kirol egokituan palari tartea ireki nahi izan diote txapelketa berri honen bitartez. Finalerdiak Zarautzen jokatu ziren aurreko larunbatean eta finalak Legazpiko Urbeltz pilotalekuan, iagndeanBi modalit...
Bi modalitatetan aritu dira kirolariak. Batean adimen urritasuna duten kirolak eta bestean gurpil aulkian jokatu dutenak. Guztira, 24 kirolarik hartu dute parte txapelketan. 12 urritasun fisikoarekin eta 12 adimen urritasunarekin.
Hala kanporaketetan nola finaletan «partida onak eta lehiatuak» jokatu zituztela diote antolatzaileek. Azpimarra egin diote, baita ere, «zenbat balore, zenbat adibide on, zein eredugarriak diren adimen urritasuna eta urritasun fisikoa duten kirolariak, eta hori guztia kantxan zein kantxatik kanpo».
Adimen urritasunean irabazleak: Lorea Iribar-Iraitz Huegun izan ziren (12-25). Susana Berra-Jurdan Arakistain bikotearen kontra aritu ziren. Gurpil aulkian irabazleak Sahatsa Vazquez-Edorta De Anta izan ziren (25-16). Javier EtxezarretaBeñat Lizaso bikotearen kontra jokatu zuten finala Legazpiko Urbeltz pilotalekuan.