Ordizian jokatzen ari den 45. Gazta Lehiaketaren dastaketa fasea bukatzear da. 54 parte-hartzailek aurkeztu dituzte gaztak, eta 14 finalisten arteko galbahea lau goierritarrek igaro dute: Joseba Intsausti (Ordizia), Aitor Mantxola (Legazpi), Aizpea (Olaberria) eta Jauregi-Gorrotxategi goierritarren La Leze (Ilarduia, Araba).

Finalera iritsi diren gaztak, eta atzean dastatzaileen epaimahaikoa./Arkaitz Apalategi
Epaimahaiko kide guztiek 14 gaztak probatuko dituzte, berriz. Finalisten artean dago igandean Legazpin Gipuzkoako txapela irabazi zuen Patxi Otaegi beizamarra ere.
Hamalau azken gaztetatik, sei ketuak dira.