Udazkeneko barazkiak ezagutu eta prestatzeko tailerra larunbatean
Domingo Agirreko Guraso Elkarteko kideek antolatu dute. San Migel baserrian eta eskolako jangelan egingo dute. Legazpiko produktuak erabiliko dituzteDomingo Agirre ikastetxe publikoko Guraso Elkarteko jangela batzordeak tailer bat egingo du datorren la...
Domingo Agirreko Guraso Elkarteko kideek antolatu dute. San Migel baserrian eta eskolako jangelan egingo dute. Legazpiko produktuak erabiliko dituzte
Domingo Agirre ikastetxe publikoko Guraso Elkarteko jangela batzordeak tailer bat egingo du datorren larunbatean. San Migel baserriko baratzeko udazkeneko produktuak ezagutuko dituzte eta, gero, eskolako jangelako sukaldean haiekin esperimentatzeko sukaldaritza tailerra egingo dute.Ikastaroan tokiko eta garaian garaiko produktuen erabileraren garrantziari azpimarra jarri nahi diote.
Jangela batzordetik adierazi dutenez, «gure lan taldean eskolan baratze bat sortzeko asmoa genuen, baina igogailuaren lanek ia espaziorik gabe utzi gintuzten. Gure helburua zen ikasleek urtaro ezberdinak baratzean irudikatuta ikus zitzaten eta larunbateko tailerrarekin udazkeneko baratzea erakutsiko diegu». Baratzeko produktuak erakusteaz gain, barazkiekin sukaldean aritzea ere garrantzitsua delakoan, «ikasleek sukaldean esperimentatzea nahi dugu».
Tailerra 10:00etan hasiko da eta 5 euroko prezioa dauka.