Legorretako Gazte Festak ospatuko dituzte gaur hasi eta larunbat goizaldera arte. Gazte Asanbladaren 20 urteak jasotzen dituen dokumentala eskainiko dute bihar
Legorretarrek Gazte Festak ospatzen hasteko guztia prest du-te. Gaur arratsaldean ekingo diete eta datorren azaroaren 3ra arte, igandera arte, iraungo dute. Lau egunetarako egitarau bete-betea prestatu du Gazte-Piku gazte asanbladak.
Matraka elektrotxarangaren doinuekin hasiko dute egitaraua gaur, 19:00etan. Segidan, Altsasuko gazteei eta haien gurasoei elkartasuna adierazteko taldeko argazkia aterako dute. 21:00etan, afaria egingo dute herriko plazan jarri duten karpan eta 23:00etatik aurrera, Sukarra 37, Egurra ta Kitto eta Eztanda taldeek kontzertua egingo dute.
Ostegunean,
20 urtez Legorretako gazte asanblada astinduz dokumentala eskainiko dute, Herri Antzokian. Iluntzean, berriz, mus txapelketa jokatuko dute, 22:30etik aurrera.
Ostiralean, umeen eguna ospatuko dute. 10:30ean,
Xendabelarrak proiektuaren aurkezpena izango da udaletxean. 11:00etan, mendi ibilaldia egingo dute adin tarte desberdinetako pertsonei zuzendauta, hau da, bai gazte eta bai helduentzat. 13:00etan, indarrak berreskuratzeko, mokadutxo bat jateko aukera egongo da karpan. 16:30etik aurrera, Lorekolore pailazoak emanaldia egingo du karpan eta ondoren, diskofesta izango da. 18:30ean, berriz, Euskaraldiarekin bat eginez, herritarren artean prestatutako flashmoba dantzatuko dute plazan.
Gazte Festetako azkeneko eguna azaroaren 3a, larunbata izango da. 13:00etan txapelpoteo musikatua eta 14:15ean, presoei elkartasuna adierazteko argazkia egingo dute. Jarraian herri bazkaria eta bazkalostean, kuadrillen arteko jolasen txapelketaren finalak jokatuko dituzte. Iluntzean, Yogurina Borova, Machete en la Boca eta Gora Etorri taldeen kontzertua, karpan.