Idiazabalgo Gazte Asanblada berriro ere lanean hasia da
Urte hasieran ekitaldiak antolatzeari utzi zion Idiazabalgo Gazte Asanbladak. Hori horrela, herrian ohikoak ziren ekitaldi ugari, herritarrak ohituta ez zeuden bezala igaro zituzten. San Joan festen edota Kateko festen kasua da esaterako. Baina egoera ...
Uda amaieran, 16 eta 25 urte arteko 30 bat gazte elizako aterpe azpian biltzen dira astero, urte hasieratik bizi den egoera hori aldatzeko asmoarekin eta gazte asanblada berriro ere berrindartu nahian.
Helburuak
Gazte horien helburu nagusia «herriko gazteen beharrak asetzea» da. Horregatik, gazteen artean harremanak estutu nahi dituzte. Baina ez hori bakarrik, gainontzeko herritarrekin ere loturak hobetzea ere bilatzen dute. Mugimendu eskasia sumatu dute herrian eta kultur ekintzak antolatu nahi dituzte, besteak beste.