Ihurreko kirol pisten obra bihar esleituko du Olaberriko Udalak
OLABERRIA // Ezohiko osoko bilkura egingo du, bihar, Olaberriko Udalbatzak. Udaletxean 17:00etan da batzarra. Gai bakarra landuko dute: Ihurre auzoko kirol pistak berritzeko lanak ematea, kontratua esleituta. Hiru fase izango ditu berrikuntzak, eta hir...
OLABERRIA // Ezohiko osoko bilkura egingo du, bihar, Olaberriko Udalbatzak. Udaletxean 17:00etan da batzarra. Gai bakarra landuko dute: Ihurre auzoko kirol pistak berritzeko lanak ematea, kontratua esleituta. Hiru fase izango ditu berrikuntzak, eta hiruren exekuzioa emango du udalak. Bestetik, bihar 18:00etan, udalaren lan batzordeen bilera egingo dute.