Lagun arteko areto futbol txapelketa hasiko da, 14 talderekin
Bihar, 14:10ean, jokatuko da 43. Beasaingo Areto Futbol txapelketako lehenengo partida, Murumendi ikastetxean. Jumanji eta Matxi taldeen arteko partida izango da estreinekoa.Guztira, hamalau lagun taldek eman dute izena eta Loinatz jaietako astelehene...
Guztira, hamalau lagun taldek eman dute izena eta Loinatz jaietako astelehenean jokatuko da finala. Biharko partidak Murumendi ikastetxean jokatuko dira eta igandekoak La Sallen.
Asteburuko gainerako partidak ondorengoak dira: bihar, 15:00etan Kilke,r Kabka taldearen aurka lehiatuko da, 15:50ean Txerkole, Bomboren aurka eta 16:40ean, Zulo, Antzizar tabernaren aurka.
Igandean, berriz, goizean izango dira partidak: 10:10ean Rushbi, Kattalin taldearen aurka, 11:00etan Antxusi, Baduren aurka eta 11:50ean Bamba ,Zintzharriren aurka.