Ane Etxezarretak trikitilari gazteen txapelketa irabazi du
OLABERRIA // Ane Etxezarreta trikitilari olaberritarrak eta Sara Iriarte pandero- otzaile billabonarrak irabazi dute Euskal Herriko Trikitilari Gazteen 27. Txapelketa. Zaldibarren (Bizkaia) igandean jokatu zen, sei bikoterekin. Etxezarreta-Iriarte biko...
OLABERRIA // Ane Etxezarreta trikitilari olaberritarrak eta Sara Iriarte pandero- otzaile billabonarrak irabazi dute Euskal Herriko Trikitilari Gazteen 27. Txapelketa. Zaldibarren (Bizkaia) igandean jokatu zen, sei bikoterekin. Etxezarreta-Iriarte bikoteak 100 puntu lortu zituen. Bizkaiko trikitia ondoen jo zuen bikotearen saria ere lortu dute. Eider eta Lierni Tolosa hernaniarrak izan dira bigarren (98,4), eta Ianire Segurola-Elaia Diaz hirugarren (89,9). Ane Arrizabalaga eta Ane Urtzelai legazpiarrak seigarren sailkatu dira.