Bolari Eguna Gabirian ospatuko dute, larunbatean, Gipuzkoako bolariek eta tokalariek. Urteko ospakizuna izango da, eta bigarren aldiz egingo dute Gabirian, 2012koaren ondotik. Ohi bezala, goizean bola eta toka lehiaketak izango dira, Alkainburu bolatok...
Eguerdian meza entzuteko aukera izango da, 12:30ean, eta lagunarteko bazkaria Ostatuan egingo dute, izena emandakoek (14:15). Gero, bi jokalari omenduko dituzte, biak gabiriarrak: Nikolas Igartzabal bolaria eta Felix Maiz tokalari eta bolaria.