Areago istorioen hirugarren alearen aurkezpena egin dute Igartubeitin
Areago istorioen hirugarren alea kaleratu dute: haurrentzako ipuinen lehiaketa antolatu zuten, eta sarituen ipuinekin liburu bat osatu dute. Maialen Akizuren, Gorka Azkarateren, Ainara Elizondoren, Idoia Garzesen, Goiz Eder Iturrainen eta Celia Resanoren ipuinak daude liburuan.
Haurrentzat zuzenduriko liburua denez, ilustrazioak ere baditu: Zuriñe Agirrek, Iraia Okinak, Leire Salaberriak eta Raquel Sánchezek egin dituzte irudiak. 12:00etan hasi da ekitaldia, eta idazleek, ilustratzaileek eta epaimahaiko kideek euren ikuspuntuak elkarbanatu dituzte.