Zegamako Anduetza parketxean talo tailerra egin dute
Hainbat guraso eta haur bildu dira Zegamako parketxean Olentzero ikusteko eta taloak egiteko asmoz
Talo tailerra egin dute Zegamako Anduetza parketxean. 10:00etan hasi da saioa parketxeko beheko solairuan, eta tailerrean parte hartu duten haur eta gurasoak bertan bildu dira. Bi zatitan banatu dute saioa: batetik, Olentzerok ipuin kontaketa egin du. Bigarrenik, taloak nola egiten diren ikasi dute: arto irina, ura eta gatza nahastuta haurrek majia egin dute.
Beraz, Euskal Herriko ohiturekin harremanetan jartzeko aukera ederra izan dute Anduentzan bildu direnek: Olentzeroren kontakizunak entzuteaz gain taloak egiten ikasi dute.