Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Urretxuko Udalak Jose Mari Lasa plaza eta bere ingurua berrituko ditu

Urretxu
Politika

Udalak 9,2 milioiko aurrekontua onartu du 2019rako. Alderdi guztiek aldeko botoa eman dute. Inbertsioen atala 1,2 milioi eurokoa da, iaz baino %73,68 gehiagoUrretxuko Udalak 9,2 milioi euroko aurrekontua onartu du 2019rako, iazkoa baino %4,20 gehiago. ...

2019/01/04
Asier Zaldua

Udalak 9,2 milioiko aurrekontua onartu du 2019rako. Alderdi guztiek aldeko botoa eman dute. Inbertsioen atala 1,2 milioi eurokoa da, iaz baino %73,68 gehiago

Urretxuko Udalak 9,2 milioi euroko aurrekontua onartu du 2019rako, iazkoa baino %4,20 gehiago. Inbertsioei dagokienez, atal honen zenbatekoa 1,2 milioikoa da: iaz baino %73,68 gehiago. Inbertsio garrantzitsuena lizeo eta Jose Mari Lasa plaza inguruan egingo da: igogailua jarriko da eta berrikuntza lanak egingo dira.

Lehen fasean Jose Mari Lasa plaza eta bere ingurua berrituko dute. Aurrekontua 200.000 eurokoa da. Urretxuko Udalak aspalditik du inguru hori berritzeko asmoa eta arkitekto bati proiektua diseinatzeko eskatu diote. Proiektua martxorako prest egongo da.

Horretaz gain, Kalerrota eta Labeaga kaleak igogailu bidez lotuko ditu. Igogailua lizeoaren eta etxe-orratzaren artean jarriko dute. Aurrekontua 210.000 eurokoa da.

Mugitegi industrialdean ere inbertsio garrantzitsua egingo dute: asfaltoa berrituko dute. Aurrekontua 228.000 eurokoa da. Bestalde, Iparragirre plaza azpiko garajeak suteen inguruko araudira egokituko dituzte. Oinezkoentzako irteera berri bat egingo dute eta, bide batez, ura ez sartzeko eta plazako irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dituzte. Aurrekontua 100.000 eurokoa da.

Beste 96.000 euro Plan Orokorra diseinatzeko erabiliko dira eta 65.000 gehiago beste proiektu batzuk diseinatzeko: pasiotarren eraikina, Aspaceren lokala…

Horretaz guztiaz gain, obra txikiak egingo dira: espaloiak berritu (40.000 euro), hiri altzariak berritu (12.000), saneamendu sarea hobetu (8.000), auzoak txukundu (20.000), haur parkeak berritu (15.000), Gainzuri ikastetxean konponketa lanak egin (25.000), Urrelur museoan berrikuntzak egin (10.000), landa lurrak erosi (24.000), asfaltatze lanak (15.000), argiteria berritu (40.000), kiroldegian inbertsioak egin (10.000), Ederrena pilotalekuko aldagelak berritu (60.000), baserrietako bideak konpondu (15.000)…

Osoko bilkuran Jon Luqui alkateak etorkizunean aurrekontuaren zatirik handiena gizarte zerbitzuetara bideratu beharko dela aurreratu zuen. Hala, Gizarte Ekintza sailaren aurrekontua %7,25 igo da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut