Sustraiak dantza taldeak jarraipena emango die gaurtik Inauterietako maskarada dantzen entseguei. Larunbatean gazteen aurresku txapelketako lehen kanporaketa antolatu dute
Sustraia Dantza Taldeak bultzatuta, euskal inauteriak gogoratzen dituzte urtero Legazpin.
Sustraiak dantza taldeak Gabonen aurretik, azaroan, ekin zien Inauterietako dantzen entseguei eta gaur bertatik jarraipena emango die taldearen egoitzan. Entseguak astearteetan (20:15) eta larunbatetan (17:00) egingo dituzte Inauteriak bitartean. Aurten Zuberoako maskaradak aukeratu dituzte eta dantza horiek oinarri hartuta antolatuko dute konpartsa.
Legazpiar guztiek parte hartu dezakete, ez dago adin mugarik, ez dago dantzan jakin beharrik eta leku mugarik ere ez dago maskaradek ez dutelako mugarik ezartzen.
Sustraiak dantza taldeak Inauterietarako egiten dituen entseguez gain, asteburuan dantza talde berak antolatuta, Gazteen Gizpuzkoar Aurresku Txapelketako lehenengo kanporaketa izango da Legazpiko Latxartegi aretoan, 16:30etik aurrera.
Iazko aurresku txapelketan aritutako hiru legazpiarrak.
Lau legazpiar
Aurtengo txapelketa aldatuta dator neskak zein mutilak elkarrekin arituko baitira eta dantza berberak dantzatu beharko dituztelako; hala egin zuten iaz dantzari helduagoekin eta oraingoan irizpide berak erabiliko dituzte gaztetxoen txapelketarako.
Guztira 2004tik 2008ra jaiotako 33 dantzari arituko dira Latxartegin eta horietatik lau legazpiarrak dira: D sailean Irantzu Perez arituko da eta B sailean Laia Arruabarrena, Markel Garmendia eta Amaia Azpeitia.
D sailekoek dantzatuko dute lehenengo eta
Ehun Dukat zein
Desafioa edo
Aurkez Aurkez dantzatu beharko dituzte. B sailekoen lanak
Erribera eta
Zortzikoa dantzatzea izango da.
Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen Aurresku ligaxkako lehenengo kanporaketa da, eta Sustraiak dantza taldearen ekimenez Legazpin egingo dute aurtengoan ere bai.