Olatz Salvador eta eMe taldeak Herri Antzokian, ostiralean
LEGORRETA // Datorren ostiralean, hilaren 11n ekingo diote 2019ko Herri Antzokiko programazioari. Egun horretarako Olatz Salvador eta eMe gonbidatu dituzte. Kontzertua 22:30ean hasiko da. Sarrerak dagoeneko salgai daude herriko kioskoan 6 euroren truke...
LEGORRETA // Datorren ostiralean, hilaren 11n ekingo diote 2019ko Herri Antzokiko programazioari. Egun horretarako Olatz Salvador eta eMe gonbidatu dituzte. Kontzertua 22:30ean hasiko da. Sarrerak dagoeneko salgai daude herriko kioskoan 6 euroren truke. Egunean bertan lehiatilan erosteko aukera ere egongo da, zortzi euroan. Hurrengo kontzertua, otsailaren 24an izango da. Nogen eta Serrulla taldeek joko dute egun horretan eta sarrerak salgai daude.