Zaldibiako eskolako jolastokiaz bilera egingo dute bihar
ZALDIBIA // Lardizabal eskolaren kanpoko jolastokia berregokitzeko prozesuan, beste bilera bat dute, bihar. 17:00etan Karreanen elkartuko dira eskolako kideak, Ausa Gaztelu Guraso Elkartekoak, udalekoak eta Arremanitz aholkulari taldekoa.