Idiazabalgo Udalak Inspira Steam egitasmoarekin bat egin du. Egitasmo honek neskengan bokazio zientifikoa eta teknologikoa sustatu nahi ditu. Hori lortzeko, nesken aholkulari edo mentore izan nahi duten zientzia eta teknologia arloetako emakume profes...
Idiazabalgo Udalak
Inspira Steam egitasmoarekin bat egin du. Egitasmo honek neskengan bokazio zientifikoa eta teknologikoa sustatu nahi ditu. Hori lortzeko, nesken aholkulari edo mentore izan nahi duten zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen bila ari dira. Izen-ematea zabalik dago, interesa dutenentzat.
Proiektuaren gakoak ondorengoak dira: hurbileko emakume teknologoen erreferente berriak ematea; neskei eta mutilei, Steam arloko lanbideak ezagutaraztea; herrialde baten garapena gizonek eta emakumeek batera lortu beharraz kontzientzia sortzea; teknologiarekin lotura duten ikasketen inguruan sentsibilizatzea eta orientatzea; emakume teknologoen balioa denen aurrean erakustea; eta gizartearen estereotipoak ezagutaraztea, ikasketak aukeratu behar direnean mugarik sor ez dezaten.
Proiektu honetan aholkulari izateak, gazteen artean, nesken artean batez ere,
steam (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika) arloak sustatzea dakar. Aholkulari izan nahi dutenek zortzi orduko doako prestakuntza jasoko dute. Formakuntza saioak datorren otsailaren 14an eta 15ean izango dira 16:00etan eta 20:00etan Donostian. Gainera, Idiazabalgo Gaztelekuak hiru saio dinamizatuko ditu, proiektuan parte hartu duen mentore batekin eta bertako hezitzaileen laguntzarekin. Saioak martxoaren 16an, 23an eta 30ean izango dira.
Izena emateko, urtarrilaren 15era arte dago irekita epea. Argibide gehiagorako sartu
www.inspirasteam.eus atarian.
Datu batzuk
2016an jarri zuten abian
Inspira Steam fase pilotoa. Kasu hartan, 17 emakumeren borondatezko laguntza izan zuen. Irakaskuntzan, enpresan, ikerketan, kudeaketan eta beste hainbat postutan dauden emakumeak ziten guztiak. 2018an, 160 aholkulari edo mentore izatera heldu ziren.
Hirugarren edizioan, 2018-2019 ikasturtean, EAEko 81 ikastetxetako 2.000 neska baino gehiagok eta beste hainbeste mutilek hartu dute parte sei lan saiotan.
Euskal ikasleen artean bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko beharretik eta horien artean neskak egoteko premiatik sortu da
Inspira Steam. Prestakuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten duten ikasleen kopurua beherantz doa urtetik urtera. Eta emakumeen taldeari dagokionez, datuak are eta nabarmenagoak dira. Espainiako unibertsitate sistemako ikasle guztien % 54,3 emakumeak badira ere, titulazio teknikoetan, ingeniaritzan eta arkitekturan duten presentzia, esaterako, %26,4ra jaisten da.