Euskal Herriko kluben arteko pilota torneoko kanporaketak, etzi
Euskal Herriko kluben arteko Torneo Nazionalaren V. edizioak aurrera darrai eta asteburu honetan Idiazabalen hasiko da final-zortzirenen bigarren fasea, Amezketako frontoia utzita.Asteburu honetan bi kanporaketa izango dira, biak 11:30ean. Larunbatean,...
Asteburu honetan bi kanporaketa izango dira, biak 11:30ean. Larunbatean, hilak 12, Lemoa eta Oberena taldeak arituko dira aurrez aurre. Lau t’erdian, Lemoa taldeko Aurrekoetxea Oberenako Canabalen aurka. Banaka frontoi osoan, Joseba Bilbaok Garciaren aurka jokatuko du. Binaka, Lemoakoak Elezkanok eta Garziak Oberenak Mata eta Aldaberen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Bi talde indartsu dira eta biak torneoa irabazteko gogoarekin etorriko dira.
Igandean, hilak 13, Doneztebeko Errekak, orain arteko ustekabe handiena izaten ari den Billabonako Beharzanaren aurka jokatuko du. Andoaingo Gazteleku eta Bergara kanporatu eta gero, oraindik ezusteko gehiago emateko asmoz etorriko dira Idiazabalera.
Lau t’erdian, Errekako Barandiaran eta Beharzanako Maiz aurrez-aurre. Banaka frontoi osoan, Errekako Mariezkurrena I.ak Jon Urbieta orain arteko sorpresetako bat izango du aurrean. Binaka, berriz, Salaberria-Gorritik (Erreka), Lizaso-Esnaola (Beharzana) izango dituzte aurrez aurre indarrak neurtzeko.