Kanpotik hasi dira Majori kiroldegiko lanak
Ordiziako Majori kiroldegiko lanak aurrera darraite. Kanpoko igerilekua kokatuta dagoen eremuan ari dira oraintxe. Zulo handi bat ireki dute, eta bertan, harrera berria kokatuta egongo den tokia, kuboarekin komunikatzeko eskailerak eraikiko dituzte. Ig...
Ordiziako Majori kiroldegiko lanak aurrera darraite. Kanpoko igerilekua kokatuta dagoen eremuan ari dira oraintxe. Zulo handi bat ireki dute, eta bertan, harrera berria kokatuta egongo den tokia, kuboarekin komunikatzeko eskailerak eraikiko dituzte. Igogailua ere jarriko dute. Udarako, kanpoko igerilekua irekita egon ohi den garairako lan hauek bukatuta egotea espero dute.