Olaberrian datorren astean hasiko da tailaketa ikastaroa
OLABERRIA // Urtarrilaren 15ean ekingo diote Olaberrian tailaketa ikastaroari. 30 ordukoa da, eta saioak astearteetan 18:30etik 21:00etara dira. Izena emateko aukera bihar arte dago, udaletxean (943 88 14 34). Gutxienez, zortzi lagun behar dira.