Zaintzaile lanak egiten dituztenentzat laguntza taldea jarriko dute martxan
Urtarriletik ekainera arte iraungo du Nerea Redondo adituak emango duen ikastaroak. Doakoa da, baina izena eman behar da aurrez udaletxean. Sentipenak konpartitzeko gunea izango daLegorretako Udaleko Gizarte Zerbitzuek laguntza talde bat jarriko dute m...
Urtarriletik ekainera arte iraungo du Nerea Redondo adituak emango duen ikastaroak. Doakoa da, baina izena eman behar da aurrez udaletxean. Sentipenak konpartitzeko gunea izango da
Legorretako Udaleko Gizarte Zerbitzuek laguntza talde bat jarriko dute martxan, herrian bizi eta beste pertsona batzuk zaintzen dituztenei zuzenduta. Dinamizazio lanak, gai honetan aditua den Nerea Redondo Otamendik egingo ditu. Saioak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira.Urtarriletik ekainera arte iraungo du ikastaroak eta izen-ematea zabalik dago interesa dutenentzat.
Pertsona asko dira zaintzaile lanak egiten dituztenak. Familia barruan, egunerokotasuna aurrera eramateko laguntza behar dutenik badutelako batzuk. Beste batzuk ,ordea, lanbide hori dutelako. Kasu guztietan, zama handia sortzen duen lana da. Errealitate hori kontuan hartuta, zaintzan aritzen diren pertsona horiei guztiei zama hori arintzen laguntzeko asmoarekin antolatu dute ekimena. Ez da ikastaro teorikoa izango. Bakoitzaren sentipenak konpartitzeko gunea izango da eta ariketak ere burutuko dituzte
Urtarriletik ekainera bitarte, hileko azken astearteetan bilduko dira zaintzaileak, 15:00etatik 17:00etara. Doakoa izango da ikastaroa, baina izena aldez aurretik ematea komeni da.
Izena emateko, deitu egin behar da 943 08 52 90 telefono zenbakira edota gizarte@legorreta.eus epostara idatzi beharko dute interesa dutenek.