Berdintasuna bideo arlotik landuko dute Gabiriako gazteekin
GABIRIA // Gabiriako Gazte Lokalean elkartzen diren gaztetxoekin hiru eguneko ikastaroa antolatu du udalak. Genero berdintasuna landuko dute, eta, bereziki, sakelako telefonoekin egiten diren bideoetan jarriko dute arreta. Emagin talde feministako kide...
GABIRIA // Gabiriako Gazte Lokalean elkartzen diren gaztetxoekin hiru eguneko ikastaroa antolatu du udalak. Genero berdintasuna landuko dute, eta, bereziki, sakelako telefonoekin egiten diren bideoetan jarriko dute arreta. Emagin talde feministako kideek emango dizkiete azalpenak. Tailerra hiru egunetan banatu dute (kultur etxean, 18:00-20:00): gaur, urtarrilaren 18an eta otsailaren 8an.